Zuk izaera pertsonaleko informazioa errazten badiguzu "almacenesarrasate.com" webgune honetan zehar (aurrerantzean, "Webgunea"), "Almacenes Arrasate"k (aurrerantzean, "Enpresak"), errespetatzen ditu zure intimitatea eta izaera pertsonaleko datuen gaineko araudiak aitortzen dizkizun eskubideak. Webgunean egiten dituzun bisitak honako Datu Pertsonalen Tratamenduaren gaineko politikari lotuta dago.
Enpresak ez die komunikatuko zure izaera pertsonaleko informazioa hirugarrenei, Pribatutasunaren eta Datu Tratamenduetarako politika honek edo zure datuak jasotzen diren aldi bakoitzean agertzen diren oharrek ezartzen duten eratan ezik.
Enpresak bere betekizun legalak bete ahal izateko beharrezkotzat jotzen duen edozein informazio ezagutarazi ahal izango du, izaera pertsonaleko datuak barne.
Webgunean zure izaera pertsonaleko datuak guri ematerakoan, zure datuak Datu Tratamendurako politika honek jasotzen duen eran tratatzeari eta komunikatzeari onespena ematen ari zara. Enpresak zuri buruzko informazio pertsonalik bil ez dezan nahiago baduzu, informazio hori ez dezazun eman erregutzen dizugu.
Enpresak zuk emandako izaera pertsonaleko informazioa modu bereizian (identifikazio pertsonalik gabe) erabili ahal izango du barneko xedeetarako, estatistikak egitea bezala. Horrela, enpresak bere Webguneari lotutako informazio ez pertsonala bildu, biltegiratu edo metatu ahal izango du, gure orrietatik zeintzuk diren bisitatuen adierazten duen bezalako informazioa, esaterako.
Enpresak hirugarrenak kontratatu ahal izango ditu bere izenean datu pertsonalentzat onartutako xedeekin lotutako eginkizunak bete ditzan. Adibidez, jasotako informazioa aztertu, webguneei ostatu eman edo logistika zerbitzu integratuak emateko. Hirugarrenok beren eginkizunak betetzeko beharrezko den izaera pertsonaleko informazioa izango dute, baina informazio hori beste inolako xedeetarako ezingo dute erabili eta Enpresak hirugarrenokin dituen erlazioak izaera pertsonaleko datuen babeserako araudiari jarraikiz erregulatuko ditu.
Webguneak estekak eduki ditzazke beste webgune batzuetara edo beste webgune batzuetatik. Jakin behar duzu enpresak ez duela ardurarik, datu pertsonalen tratamendu kontuetan, beste webgune batzuek jarraitzen dituzten praktikekiko. Datu Pertsonalen Tratamendurako politika hau Webgunean biltzen diren datuei soilik dagokie. Webgunetik edo Webgunera estakak dituzten edo bestela bisitatzen dituzun webguneetako datu pertsonalen tratamendurako politikak irakurtzea gomendatzen dizugu.
Enpresak neurri desberdinak ezarri ditu zure informazio pertsonalaren segurtasuna babesteko, sarean zein saretik at.
Enpresak Datu Pertsonalen Tratamendurako politika hau edozein unetan aldatu ahal izango du eta ordundik indarrean izango da. Kasu horretan, politika berritua Webgunean txertatuko da eta, erabiltzaile erregistratua bazara, posta elektronikoz bidaliko dizugu. ERABILTZAILE ERREGISTRATUA BAZARA ETA AIPATUTAKO POSTARI ERANTZUTEN EZ BADIOZU JASOTZETIK HOGEITA HAMAR (30) EGUNEN BURUAN, ZURE ISILTASUNA DATU PERTSONALEN TRATAMENDURAKO POLITIKA BERRIAREKIKO ADOSTASUNTZAT HARTUKO DA.
Legeak ezarritako eskubideak (zure datuak atzitzeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko eskubideak eta datu horien tratatzeari aurka egiteko eskubidea) erabili ditzakezu honako helbidera "Almacenes Arrasate, Kataide Industrialdea , Pabellón nº 3 - 20500 Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa) España" idatziz eta zure NANaren alde bietako fotokopia, zure eskari zehatza adierazten duen datatutako eta sinatuko idatzia eta jakinarazpenak helarazteko zure bizilekua erantsiz.